Miarritzen gertatutako erailketa matxista gaitzesteko elkarretaratzea egingo da bihar

2021/04/16

Aretxabaletako Udalak apirilaren 15ean, Miarritzen, 75 urteko emakumearen erailketa matxista gaitzesten du, eta haren senide eta hurbilenekoei babesa eta hurbiltasuna adierazi nahi die.

Indarkeria matxistak Euskal Herrian 2003tik 110 emakume eta 11 adingabe hil ditu. Aurten, indarkeria matxistak hiru emakume eraili ditu Euskal Herrian.

Ez da ekintza bakar bat. Horregatik guztiagatik, Udalak adierazten du bihar, apirilak 17, 18:30ean Herriko Plazan egingo den elkarretaratzean parte hartuko duela.

Osasun egoerari dagokionez, Aretxabaleta gune gorrian aurkitzen da. Ondorioz, ekimenean une oro musukoa erabili beharko da eta pertsonen artean 1,5 metroko distantzia mantendu beharko da.

Erasorik ez, erantzunik gabe!