Martxoaren 8ko egitaraua

2021/03/04
Mª Antonia Ugarte Garairen pintura erakusketak irekiko ditu bihar bere ateak. Bi antzezlanek, 'Cholitas' dokumentalak eta datorren asteleheneko mobilizazioak osatuko dute programa.

Bi antzezlanek, Cholitas dokumentalak eta erakusketa batek janzten dute Martxoaren 8ko –Emakumearen Nazioarteko Eguna- egitaraua. Datorren astelehenerako ekitaldia deitu dute 18:00etatik aurrera.

Aretxabaletan bizi den Mª Antonia Ugarte Garai arrasatearraren erakusketak irekiko du bihar egitaraua Arkupen. Oleoa, akuarela eta pastela dira margolari honek erabiltzen dituen tekniketako batzuk. Erakusketa hilaren amaierara arte egongo da ikusgai.

Larunbatean, Kamikaz Kolektiboa eta Ttak Teatroa taldeek Matriuska antzezlana aurkeztuko dute Zaraia aretoko taula gainean (19:00etan). Ikuskizun honek historiaren parte diren aurreko emakume guztien gorputzak, izenak eta existentziak berreskuratzeko beharraz hitz egiten du.

Udal Berditansun eta Kultura sailek, eta Atxabaltako Mugimendu Feministak antolatu dute egitaraua. Gainontzeko ekitaldiak honako hauek dira:

-      Mobilizazioa: Martxoaren 8an. Herriko plazatik, 18:00etatik aurrera.

-      Cholitas dokumentala. Martxoaren 12, 19 eta 26an, Arkupen (19:00etan; hiru euro).

-      Detritus Teatrus taldearen Ovarios verdes fritos antzezlana: Martxoaren 28an, Arkupen (19:00etan; lau euro).

M. Antonia Ugarte Garai