Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, aldarrikatzeko hainbat aukera Aretxabaletan

2026/03/02

Oraindik ere bidea dago egiteko emakume eta gizonen benetako berdintasuna lortzeko. Horregatik martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, aldarrikapenerako eta salaketarako eguna da. Aretxabaletako Udalak herriko mugimendu feministarekin batera, borroka feminista ikusarazteko jarduera-programa bat antolatu dute eta herritar guztiak gonbidatzen dituzte jardueretan parte hartzera.

Programazioa martxoaren 7tik 14ra eskainiko da herriko hainbat tokitan eta ekintza gehienak TRIL Atxabaltako Txoko Feministan izango dira.

Martxoaren 7an, larunbatean, “AURTEN GU BE KINTTA!” egun osoko ekimena izango da. 18 urte betetzeko urtean kintta gisa jaia ospatu ezin izan zuten emakumeen omenez, emakume guztien kintta izateko eskubidea aldarrikatzeko helburuarekin.

  • 10:00 Herriko plaza apaindu
  • 11: 00 Hamaiketakoa
  • 12:30 Triki poteoa
  • 15:00 Bazkaria
  • 19:00 Herriko plazan dantza

Martxoaren 8an, igandean, Emakumeen Nazioarteko Egunean:

  • 12:00 ARESKO XIII. Martxa Aretxabaletatik Eskoriatzara (herriko plazatik abiatuta)
  • 12:30 Tote Bag tailerra neska gazteentzat (TRIL Txoko Feministan)
  • 14:30 Bazkari feminista autogestionatua, norberak berea ekarrita (TRIL Txoko Feministan)
  • 17:00 “Borroka txiki haundixek (Atxabalta Feminista baterantz)” dokumentalaren estreinaldia (TRIL Txoko Feministan). Dokumentala euskaraz da gaztelaniazko azpitituluekin.
  • 19:00 Manifestazioa plazatik hasita

Martxoaren 10ean, asteartean, bi ekintza antolatu dira:

  • 17:00etan, “Collage feminista tailerra” izango da, Olatz Zuazubiskarrek gidatuta (Nolabait ilustrazioak) (TRIL Txoko Feministan). Beharrezkoa da izena ematea (idatzi berdintasuna@aretxabaleta.eus helbidera edo bete formularioa).
  • 19:00etan Onintza Enbeitak 'Bizitza baten txatalak' liburua aurkeztuko du Zaraia aretoan.

Martxoaren 11n, asteazkenean, 17:30ean, “Bazen behin neska bat…” ipuin-kontaketa saioa, 4 urtetik gorakoentzat, Lur Kortaren eskutik.

Martxoaren 12an, ostegunean, bi ekintza antolatu dira:

  • 18:00etan, “Nire alaba genero indarkeriaren biktima izatea eta nire semeak indarkeria hori erabiltzea prebenitzeko gakoak” hitzaldia emango du Nahia Alkortak (EQUA), euskaraz (TRIL Txoko Feministan).
  • 19:30 “Borroka txiki haundixek 19:30ean “Borroka txiki haundixek (Atxabalta Feminista baterantz)” dokumentalaren bigarren emanaldia (Zaraia aretoan)

Martxoaren 14an, larunbatean, 11:00etan, TRIL Txoko Feministaren kanpoaldeko paretan mural feminista margotzeko tailerra egingo da. Joana Manzisidorrek gidatuko du margoketa eta beharrezkoa da izena ematea (idatzi berdintasuna@aretxabaleta.eus helbidera edo bete formularioa).

Azkenik, euskal emakume idazleen txokoa egongo da liburutegian hilabete osoan.