Karmele Igartua Sorkuntza Lehiaketaren 15. edizioak poesia jorratuko du

2025/10/14
Lanak gutxienez 500 eta gehienez 800 lerroko luzera izango du, gai librearekin. Irabazleak 2.500 euroko saria jasoko du, eta datorren urtean Idazle Eskolako edozein modulutan parte hartu ahal izango du, inolako matrikularik ordaindu gabe. Aretxabaletako Udalak eta Bergarako Idazle Eskolak sorkuntza bekek idazle berriak bultzatzeko duten garrantzia azpimarratu dute.

2025eko urriaren 13an Aretxabaletako Udalak eta Bergarako Idazle Eskolak elkarlanean antolatzen dute  bederatzigarren aldiz Karmele Igartua Sorkuntza Beka.  Hasieran Bergarako Idazle  Eskolak ikasle artean antolatutako Sorkuntza Beka izatetik, Karmele Igartua idazle eta olerkari aretxabaletarren omenez jarraitu du bere bidea Sorkuntza Bekak.  Beraz, aurten  bekak bere hamabosgarren edizioaren deialdia burutzen da. 

Deialdiaren nondik norakoak gaur aurkeztu dituzte Ibai Zangitu Kultura zinegotziak, Bergara Idazle Eskolako ikasle izan eta ondoren irakasle eta epaimahaiaren kide den Itziar Gomez idazleak.

Poesia izango da aurten jorratuko den generoa, eta 16 urtez gorako edozein idazlek parte hartzeko aukera du. Lan bakoitzak, gutxienez 500 lerro eta gehienez 800 lerro izango ditu gai librearekin. Gainera, lan bakarra aurkeztu ahal izango da.

KARMELE IGARTUA SORKUNTZA-BEKAn lehendik ere proposatu izan da poesia. Irabazleen artean aurkitzen dira Miren Peñagarikano eta Oihane Jaka, azken honen lana Itsaso amniotikoa Elkarrek argitaratu duena.

2025ko epai-mahaikideak Pako Aristi, Felipe Juaristi eta Itziar Gomez izango dira, eta idazkaria Tere Irastortza.

Parte hartzeko epea   azaroaren 24ra arte

Aretxabaletako Udalaren laguntzarekin antolatutako lehiaketa honen irabazleak 2.500 euroko saria jasoko du, eta 2025ko Idazle Eskolako edozein modulutan parte hartu ahal izango du, inolako matrikularik ordaindu gabe. Lana  www.idazten.com orrian  ere argitaratuko da. Egile eskubideek idazlearenak izaten jarraituko dute urtebete pasa ondoren. 

Webgune horretan bertan irakur ditzakezue aurreko edizioetako irabazleen testu guztiak, berrienetik zaharrenera hasita.

Lana postaz  aurkezteko epea 2025ko azaroaren 24an amaituko da, eta elektronikoki jasotzeko azaroaren 23an, gauerdian.

Karmele Igartua Bengok hainbat genero literario landu arren, poesian bilakatu da erreferente.  Karmele Igartua Bengoa Kurtzebarriko irakasle izan zen eta Aretxabaletako alaba-kutun izendatua izan zen. Arkupe kultur etxean aurkeztu zuen bere lehen poesia-bilduma Hitzak orbainetan, eta 2025an Karmele Igartua izeneko kultur aretoa inauguratu da, beti  euskal sorkuntzarekin izandako bere konpromisoa kontuan hartuz.

2022an argitaratu zen bere poesia bilduma osoa, Pamielan, Aretxabaletako udalaren laguntza Poesia bizitzeko eta sentitzeko modua da izenburu pean. Karmele Igartua Bengoa poeta gisara da ezagun, eta joan den urtean, bere obra osoa argitaratu zuen Pamielak.

Hala ere, aurretik bere irakasle-lanean ahozkotasuna eta Aretxabaletako euskara eta kulturan eragiteko jardun zuen poetak. Ozenki irakurtzen erakutsiz, euskal doinua zaintzen eta familia-aurrean jokatzeko antzerkiak sortzen ere bai.

Ondoren, bere poesia irakurtzeko moduak eman zuen arreta eta baita testu dramatizatuak irakurtzen ere.  Bere antzerki lanak www.idazten.com orrian daude, Gidoia-antzerkia atalean.

Karmele Igartuak berak irabazi zuen hasieran Bergarako Idazle Eskolako beka, orain bere izena daramana, Gero arte ipuin-bildumarekin, eta bere lehen lanak ere Hitzak orbainetan Felipe Arrese Beitia Saria jaso zuen. Modu honetan, deialdi honen antolatzaileek sorkuntza bekek idazle berriak bultzatzeko duten garrantzia azpimarratu nahi dute.

Informazio gehiago eta oinarriak www.idazten.com orrian aurkitu ahal izango dira.