Leintz Udal Euskaltegian matrikulatzeko epea zabalik dago

2022/09/14

Zabalik dago Leintz Udal Euskaltegian 2022-2023 ikasturtean matrikulatzeko epea. Ohi bezala, ordutegi zabala, aretxabaletar eta inguruko guztiei irekitako gunea eta maila ezberdinetako herritarrei bideratutako ikastaroak eskainiko ditu aurten ere Udal Euskaltegiak.

Euskara niretzat, hiretzat, harentzat, guretzat, zuretzat, zuentzat, haintzat; euskara guztiontzat! da aurtengo kanpainaren leloa. 16 urtetik gora euskara ikasi nahi duen edonork eman dezake izena ikastaroetan. Gainera, euskara ikasteaz gain, agiri ofiziala nahi duen edornork ere eman dezake izena, A1 mailatik hasi eta C2 maila bitartean.

Matrikula euskaltegian bertan egin behar da, Nafarroa kalea (2 zenbakia, behea) dagoen egoitzara joz, edo 943 79 21 68 telefonora deituz, astelehenetik ostegunera arte 9:00etatik 13:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara, eta ostiraletan, goizez.

MATRIKULA EGITEKO INFORMAZIOA