Leintz Udal Euskaltegiak ireki du 2025-2026 ikasturteko matrikula epea
2025/09/02
“Euskara erritmo bizian” lelopean abiatu dute Debagoieneko Udal Euskaltegiek 2025-2026 ikasturteko matrikula kanpaina. Arrasaten, Bergaran, Oñatin, Aretxabaletan eta Eskoriatzan dituzte egoitzak, eta dagoeneko zabalik daude ateak euskara ikasi nahi duen ororentzat.
Maila guztiak eskaintzen dituzte, eta taldeak izena ematen den heinean osatuko dira. Matrikula epea irailaren 1ean zabaldu da, eta urrian hasiko dituzte klaseak. Ordutegi aukera zabala eskaintzen dute, ikasleen beharretara egokitzeko.
Interesa duenak euskaltegira bertaratuta eman dezake izena, edo hurrengo harremanetarako bideen bidez:
Leintz Udal Euskaltegia
- Aretxabaleta: Nafarroa, 2
- Eskoriatza: Intxaurtxueta, 9
- Tel.: 943 79 21 68
- WhatsApp: 635 75 24 77
- Email: idazkaritza@udaleuskaltegia.eus