Lausitta parkeko lurreko jolasen inagurazio jaia
Maiatzaren 26an eta 27an, Almen eta kurtzebarriko 14 ikasle batu ziren bi egunez lurreko jolas desberdinak ezagutu, jolastu eta frogatutako guztien artean, lurrean modu iraunkorrean margotuko direnen arteko aukeraketa bat egiteko.
Bi egunez lanean aritu ziren ikasleak, eta euren proposamenetatik 3 eredu sortu ziren.
Ekainaren 2 eta 3an, partehartzaileen laguntzaz, ikastetxeetan, euren ikasmailetan 3 eredu horiek aurkeztu zituzten, eta horietatik bat aukeratu zuten.
Ekainaren 16 eta 17an, aukeratutako lurreko jolasak margotuko dira parkean, lurrean. Lexuri Doyague artista izango da horren ardura hartuko duena.
Parkearen inagurazioa ospatzeko, ekainaren 19an, herriko haurrei zuzendutako jolas jai bat antolatu da arratsaldeko 17:00tik 19:00etara, txatxilipurdi haurren elkarteak bideratuko duena.
Bertara, HH3ko-LH3ko haur denak egongo dira gonbidatuta.