Lan eskaintzak

2012/05/04
Peoien lanpoltsa eta Ekonomia teknikaria kontratatzeko deialdia egin du Udalak.

Bi deialdiak lehiaketa-oposizio bidez egingo dira.

Peoien lanpoltsa osatzeko deialdiaren kasuan, eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 21ean bukatuko da. Ekonomia teknikaria kontratatzeko deialdiaren kasuan, ordea, eskabideak maiatzaren 28a arte aurkezteko aukera egongo da. Bigarren lanpostu honen lan jarduna egun erdikoa izango da.

Deialdien inguruko oinarriak Lan eskaintzen atalean ikus daitezke.