Konfinamenduan ere, Ibarra kiroldegiko begiraleen saioez gozatu!

2020/04/10
Alarma-egoera dela eta, derrigorrean etxean egon behar dugunean garrantzitsua da ariketa fisikoa egiteko tarteak hartzea.

Hori dela eta, Ibarra Kiroldegiko begiraleak beraien etxeetatik lanean jarraitzen dute, Atxabaltar guztioi etxean egin ahal izateko bezalako saioak youtube eta instagram bitartez eskainiz.

Aretxabaletako Ibarra Kiroldegiko Youtube kanalean (Ibarra kiroldegia aretxabaleta), eta, Instagram (@ibarrakiroldegia) sare sozialeko perfilean jarduera ezberdinetako bideoak aurki daitezke. Beraz, praka laburrak jantzi eta prestatu zaitez izerditzeko! Ibarra Kiroldegiak, merezi dau…