Koadrilek Aratusteetarako mozorroak prestatzeko lokala prest du Udalak

2023/01/17

Ohikoa denez, Inauteriei begira Udalak lokal bat jarri du koadrilen esku mozorroak eta karrozak presta ditzaten. Eskaerak egiteko epea zabalik dago Arkupen.

Lokalak honako erabilera arau hauek ditu:

  1. Talde bakoitzak arduradun bat izango du, berarena izango da bere taldeko kideek egiten dutenaren erantzukizuna.
  2. Izena ematerakoan 50 euroko fidantza ipiniko du talde bakoitzak, eta lokala jaso ondoren giltzak bueltatzekoan itzuliko zaio.
  3. Arduradunari giltza bat emango zaio; guztiz debekatuta dago kopiak ateratzea. Aurretik bere datuak utziko ditu (NAN edo ENAren kopia eta telefonoa zenbakia) eta dokumentua sinatuko du.
  4. Talde bakoitzak bere tresnak eta materiala eramango ditu. Beste talde batzuetako materiala erabiltzeko, derrigorrezkoa da haien baimena izatea..
  5. Adin txikikoen ardura nagusiren baten gain egongo da; beraz, lokala erabiltzen hasi aurretik beren datuak eta telefonoa emango du dokumentu bat sinatuz. Honetaz gain, beraien gurasoak jakinaren gainean jarriko dituzte.
  6. Adin txikikoekin arduradun hori bertan egon beharko da beraiek lokalean dauden bitartean.
  7. Eguna amaitzen denean talde bakoitzak bere ingurua garbi eta ordenan utziko du. Lokaletik azkena irtetzen denak argia itzali eta atea itxiko du.
  8. Iluntzeko 9etan lokala itxi egingo da. Gauez ezingo da erabili.
  9. Otsailaren 28a baino lehen dena jasota utziko da eta egun horretan giltzak bueltatuko dira Arkupe kultur etxean.
  10. Lokalean istripuren bat egongo balitz kaltetua izango da arduraduna.
  11. Margotzeko, derrigorrezkoa da zorua eta hormak ondo babestea