Kiroldegiko kalderetan konponketak

2026/02/13
Aretxabaletako Udala-k jakinarazi nahi du kiroldegiko kalderetan konponketa lan garrantzitsu bat egin dela.

Konponketa honi esker, berriz ere berreskuratu da spa eta igerilekuak berotzeko ahalmena. Azken aldian, kanpoko hotzaren ondorioz eta sistemaren gaitasuna galduta zegoelako, zailtasunak nabariak ziren kiroldegian beroa mantentzeko. Egoera horrek arazoak sortzen zituen instalazioetako tenperatura egoki mantentzeko.

Egindako konponketari esker, gaur egun igerileku guztiak eta spa gunea tenperatura egokian daude.

Lan honek 48.000 euroko kostua izan du.

Udalak adierazi nahi du, azken urteetan bezala, kiroldegia hobetzeko inbertsio eta konponketekin jarraitzeko asmoa duela.

Gainera, aurten aurrera eramango da Ederlan-eko bero sistema aprobetxatzeko inbertsioa. Proiektu honen bidez, bestela galduko litzatekeen energia aprobetxatuko da kiroldegia berotzeko, energia-ikuspegitik eraginkortasuna handituz.