'Kantu eta Jolasak' DVDa eta gurasoentzako aholkuak
Jolasak ikastea
DVD horren helburua gurasoei umeekin euskaraz jolasteko aukera eskaintzea da. Normalean, gaur egun, adin horretako umeak dituzten gurasoek ezagutzen dituzten umetako jolasak gaztelaniaz izaten dira eta gabezia horri aurre egiteko aukera eskaintzeko egin zuten Debagoieneko udalek DVD hau. Abestiak laburrak direnez, guraso erdaldunek ere ez dute zailtasun handirik izango kantuak ikasteko eta gainera jolasen-hitzak jasota datoz nahi dutenek hitz-hitz ikasi ahal izateko.
Gurasoentzako aholkuak
DVD horrekin batera Kike Amonarrizek idatzitako Biharko euskara, gaur – Su futuro euskara, desde hoy izeneko liburuxka ere banatuko da. Liburuxka horretan hizkuntza-ohituretan modu egokian eragiteko aholkuak ematen zaizkie gurasoei eta baita askotan izaten dituzten hizkuntza-ohiturei buruzko zalantzak argitzeko erantzunak ere.