'Kantu eta Jolasak' DVDa eta gurasoentzako aholkuak

2013/05/22
Aste honetan banatuko da Aretxabaletako 4 eta 5 urteko umeen artean 'Kantu eta Jolasak' izeneko DVDa. Debagoieneko euskara zerbitzuek 2006. urtean grabatu zuten DVD hau bertako umeak protagonista zirela. Harekin batera gurasoentzako hizkuntza aholkuen liburuxka ere banatuko da.

Jolasak ikastea

DVD horren helburua gurasoei umeekin euskaraz jolasteko aukera eskaintzea da. Normalean, gaur egun, adin horretako umeak dituzten gurasoek ezagutzen dituzten umetako jolasak gaztelaniaz izaten dira eta gabezia horri aurre egiteko aukera eskaintzeko egin zuten Debagoieneko udalek DVD hau. Abestiak laburrak direnez, guraso erdaldunek ere ez dute zailtasun handirik izango kantuak ikasteko eta gainera jolasen-hitzak jasota datoz nahi dutenek hitz-hitz ikasi ahal izateko.

Gurasoentzako aholkuak

DVD horrekin batera Kike Amonarrizek idatzitako Biharko euskara, gaur – Su futuro euskara, desde hoy izeneko liburuxka ere banatuko da. Liburuxka horretan hizkuntza-ohituretan modu egokian eragiteko aholkuak ematen zaizkie gurasoei eta baita askotan izaten dituzten hizkuntza-ohiturei buruzko zalantzak argitzeko erantzunak ere.