Jubilatuen Eguneko bazkarirako txartelen salmenta

2023/04/24

Jubilatuen Eguna maiatzaren 13an ospatuko da, kiroldegian egingo den bazkari batekin. Txartelak apirilaren 26an eta 27an jarriko dira salgai, 10:00etatik 13:00etara, eta apirilaren 28an, 9:00etatik 15:00etara, Udaleko Gizarte Zerbitzuen harreran.

Pertsonako gehienez lau txartel banatuko dira. Bakoitza 20 euroren truke eskuratu ahal izango dira.