Jubilatuen eguna

2026/05/26

Joan den larunbatean Jubilatuen Eguna ospatu zen Ibarra kiroldegian, eta egun ederraz gozatzeko aukera izan zuten bertaratu ziren guztiek. Guztira 160 lagun animatu ziren bazkari eta dantzaldian parte hartzera.

Bazkaria Sarayola Katering-ek eskaini zuen, eta parte-hartzaileek oso gustura ibili zirela azpimarratu zuten: bazkaria bikaina izan zela, giro aparta sortu zela eta, gainera, opari banaketa ere egin zela nabarmendu zuten.
Jardunaldiak berriz ere agerian utzi zuen herriko jubilatuen arteko elkartasuna eta giro ona.