JOSTUNAK dokumentala

2015/05/14
Maiatzak 14, osteguna, arratsaldeko 19.00tan Arkupe kultur etxean.

Atxabaltako GED lantaldea ekainaren 21erako beroketa lanak prestatzen ari da eta urte hasieran esan bezala, aurten erabakitzeko eskubidearen aldarrikapena egiteko hautetsontzi erraldoiak eraikiko dira herritarrok apaindutako oihal zatiekin. 

Oraindik ez daukazue zuen oihala?

Oihala beteta daukazue eta entregatu nahi duzue? 

GAUR ARRATSALDEAN IZANGO DUZUE HORRETARAKO AUKERA. 

Gainera, ekainaren 21erako kamiseta batzuk atera dira eta horiek eskuratzeko aukera ere izango duzue gaur.

Eta horretaz gain... arratsaldeko 19:00etan JOSTUNAK dokumentala ikusteko aukera egongo da Arkupe Kultur Etxean. Hemen duzue dokumentalaren trailerra.

Besterik ez, elkar ikusiko garelakoan... 

Edozein zalantza edo kezka izanez gero (baita antolaketa lanetan parte hartzeko gogoa baduzue ere...) jarri harremanetan Atxabaltako GED lantaldearekin:

  • Twitter kontua: @GEDATXABALTA
  • Facebook kontua: Gure Esku Dago Atxabalta