Jar Gaitezen erakusketa

2014/01/16
Ikusgai dago jada Jar Gaitezen prozesuan landutakoa sintesi moduan eta grafikoki batzen duen erakusketa.

Bertan arlo ezberdinetako panelak daude ikusgai, horietan guztion artean egindako analisia eta planteatzen diren erronkak islatzen direlarik. Baina hau ez da "argazki" estatiko bat, beraz zuek parte hartutako arloetan edo gainontzekoetan ekarpenak edukiz gero, hauek idazteko panel bat ere aurkituko duzue.

Honetaz gain, Kurtzebarri eta Arizmendiko Basabeazpi ikastetxeetako 5 urteko haurrek diseinaturiko jolasparkeak ere ikusgai daude, herriko txikienek ere esateko badaukatelako.

Eta bukatzeko, "Atxabalta argazkitan" lehiaketako finalisten bildumak ere ikusgai daude. Bi sari daude: epaimahaiarena eta herritarrena. Azkenengo honetarako, bozkatzera animatzen zaituztegu, parte hartzaileon artean bertako produktuez osatutako saski bat, eta Arkupeko hilabeteko zinerako bina sarrera zozketatuko dira gainera.

Erakusketa, Arkupen izango da, urtarrila osoan zehar, honako ordutegiarekin:

    • Astean zehar 11.00-13.00 / 18.00-20.00
    • Larunbatetan 11.00-13.00
    • Igande eta jai egunetan itxita