Izaro Sanchezek irabazi du 2025eko Aretxabaletako Andramaixetako Kartel Lehiaketa

2025/07/14

Kultura Sailak antolatutako lehiaketa honetan, Izaro Sanchezek aurkeztutako kartelak lortu du epaimahaiaren onespena, eta beraz, haren sorkuntza izango da Aretxabaletako jaiei kolorea eta irudia jarriko diena.

Lehiaketa honetan edozeinek har zezakeen parte, eta teknika librea zen. Kartelaren neurriak DIN A3 izan behar zuen eta gehienez 6 megako formatu digitalean aurkeztu behar zen. Gainera, derrigorrezko testu hau izan behar zuen: "ANDRAMAIXAK 2025. ABUZTUAREN 13a, 14a, 15a, 16a eta 17a. ARETXABALETA".

Izaro Sanchezek 300 euroko saria jasoko du bere lanagatik. Antolatzaileek adierazi dute, egoki ikusten bazen, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa bat antolatuko zela.