IX. Karmele Igartua sorkuntza beka abian da

2019/09/26
Aurtengo edizioan narrazioari eskainiko zaio.

 

Aretxabaletako Udalak eta Bergarako Idazle Eskolak antolatu duten Karmele Igartua Sorkuntza Bekaren bederatzigarren edizioa abian da. Aurten narrazioan oinarrituta egon beharko dira aurkeztutako lanak. Saria 2.500 eurokoa da. Epai-mahaikide arituko dira Pako Aristi, Itziar Gomez, eta Iñaki Zubeldia, idazle, gidoilari eta Bergarako Idazle Eskolako kideak. 16 urtetik gorako edozein pertsonak har dezake pare lehiaketan. Lanak ez du 12 orri baino gutxiago izango eta ezta 20 orri baino gehiago.

KARMELE IGARTUA, Aretxabaletako idazlea

Karmele Igartua Idazle Eskolako gradu-ondokoaren ikasle izan zen lehenik eta gero koordinatzailea. Azken zazpi urteotan bere lana gogoratzen eta zabaltzen jarraitzeko deitzen zaio Karmele Igartua sorkuntza beka.

IX. edizio hau Bergarako Idazle Eskolaren Bekaren 16. edizioa da. Deialdi hau martxan jarri zenean Karmele Igartua Bengoa izan zen irabazlea, Gaur arte narrazioarekin. Ondoren, Igartuaren Hitzak orbainetan liburuak Euskaltzaindiako Felipe Arrese Beitia saria jaso zuen. Handik berehala argitaratu zuen Denbora enaren hegaletan poema liburua, Pamielan, eta Espainiako Sari Nazionalerako hautagai izan zen idatzi zuen azken liburuarekin, Itsaso Kontra bat izenburukoa.

KARMELE IGARTUA SORKUNTZA BEKAK. AZKEN URTEETAKO IRABAZLEAK

2016ko edizioan haurrentzako antzerkiak idazteko baliatu zen, eta Alaitz Olaizola irabazle suertatu zen Sugegorriak lanarekin. 2017ko edizioan, aldiz, film laburren gidoiak aurkeztu ziren. Uxue Arzalusen Paris izeneko gidoiak irabazi zuen.

2018ko edizioan, Miren Peñagarikanoren  Nik kontrolatzen dut makina poesia lanak jaso zuen saria. Beste bi egilek ere aipamen berezia izan zuten, Marian Porcellek eta Eneko Barberenak, hain zuzen.

Karmele Igartua sorkuntza beka XI. edizioa