Iruñean gertatutako hilketa matxista gaitzesten du Udalak

2023/07/03

Aretxabaletako Udalak irmoki gaitzesten du uztailaren 1ean Iruñean gertatutako erailketa matxista, eta emakumearen senide eta hurbilenekoei babesa eta hurbiltasuna adierazi nahi die.

Indarkeria matxistaren ondorioz, 2003az geroztik 119 emakume eta 11 adingabe hil dira Euskal Herrian.

Gertakari horiek ez dira ekintza isolatuak, arazo estrukturala baizik. Hori dela eta, Udalak adierazten du parte hartuko duela uztailaren 3an, 19:30ean, Herriko Plazan egingo den elkarretaratzean.

Erasorik ez erantzunik gabe!