Ireki ditu ateak TRIL Atxabaltako Txoko Feministak
Urtarrilaren 23an ireki ditu ateak TRIL Atxabaltako Txoko Feministak, eta ekintzaz beteriko arratsalde jendetsua izan zen. Sarrera labur baten ostean, Mimi-ren bakarrizketarekin hasi zen ekitaldia, eta ondoren Zirrara taldearen kontzertua egon zen, lunch-arekin batera.
Sarreran Txoko Feministaren nondik norakoak aurkeztu ziren, eta Jabetze Eskolako programazioa aurkeztu zen:
TXOKO FEMINISTAREN NONDIK NORAKOAK
Aretxabaletako Txoko Feminista hamasei urtetik gorako emakumeei eta queerrei zuzendutako espazio feminista eta komunitarioa da, 2024 eta 2025 urteetan zehar sortutakoa. 2024an hasi zen TRIL prozesua, emakume elkarteen eskaerari erantzuteko asmoz.
TRILek eskaintza eta zerbitzu propioak ditu: jabetze eskola eta aholkularitza juridiko zerbitzua, eta etorkizunera begira zerbitzu eta eskaintza handitzen joatea aurreikusten da.
Bestalde, TRIL Txoko Feminista urte guztian zehar egongo da zabalik, oporraldietan izan ezik, eta honakoa izango da ordutegia:
- Astelehen, asteazken eta ostiraletan 10:00etatik 12:00etara
- Astearte eta ostegunetan 13:00etatik 20:00etara
JABETZE ESKOLAKO PROGRAMAZIO BERRIA MARTXAN
Urtarriletik eta ekainera bitartean emakume eta queerrei zuzendutako hainbat ekintza antolatu ditu Udalak, euren ahalduntzea soziopolitikoa eta saretzea bultzatzeko helburuarekin. Ekintza guztiak doakoak diren arren, tailerretan izena eman beharra dago.
Honakoak dira tailerretan izena emateko jarraibideak:
- Izena emateko azken eguna ekintza-data baino astebete lehenago da
- Izena emateko galdetegi bat dago edo herriko zenbait gunetan eman daiteke izena (Txoko Feminista, Udaletxea eta Arkupe Kultur Etxea)
- Informazio gehiago nahi izanez gero jarri gurekin harremanetan:
- Tel. 943 711 862 – luzap. 12
- berdintasuna@aretxabaleta.eus
Honakoa da jabetze eskolako programazioa:
Hitzaldiak eta bestelakoak
- Urtarrilak 28, 18:00: “Beste zerbait” liburuaren aurkezpena
- Otsailak 10, 18:00: Ikasketen homologazioaren inguruko hitzaldia
- Martxoak 12, 18:00: Hitzaldia: “Nire alaba genero indarkeriaren biktima izatea eta nire semeak indarkeria hori erabiltzea prebenitzeko gakoak”
- Maiatzak 14, 18:00: Liburu tertulia: “Borrokalari transgeneroak”
Tailerrak (beharrezkoa da Izen-ematea)
- Martxoak 10, 17:00: Tailerra: collage feminista
- Martxoak 14, 11:00: Mural feminista margotzea
- Apirilak 15, 22 eta 29, 18:00: Yoga hastapen ikastaroa
- Ekainak 18, 18:00: Vogue tailerra
