Iragarritako haur parkeak material naturalezko zoruarekin lizitatuko dira
Aretxabaletako Udalak Iralabarri eta Kurtzebarriko haur parkeak berritzeko lizitazioa material naturalez egindako lur motelgarriekin argitaratzeko asmoa du.
Lizitazioa prestatuta zegoen, eta argitaratzeko zela, Udalak CSICeko Ingurumen Diagnostiko eta Uraren Ikerketen Institutuaren (IDAEA) azterlan bat ezagutu zuen. Azterlan horrek haur parkeetan orain arte erabili izan diren kautxuzko zoruetan konposatu toxikoak egon daitezkeela ondorioztatzen du.
Horren ondorioz, lizitazioaren argitalpena eten egin da, eta hainbat teknikari eta enpresari kontsulta egin zaie, segurtasun-araudiak erorikoen kolpeak arintzeko eskatzen dituen lur motelgarrietarako aukerei buruz.
Gaur egun, Udala jasotako aukerak aztertzen ari da, besteak beste, kortxoan oinarritutakoak, eta informazio gehiagoren zain dago. Lizitazioaren baldintzek kontuan hartuko dituzte bai materialen toxikotasuna, bai erorikoen aurkako babesa.
