Inzidentziak bidaltzeko aplikazioa erabilgarri

2026/05/19

Martxan dago herrian gertatzen diren inzidentzien abisuak bidaltzeko plataforma berria. Herritar orok herrian antzeman daitezkeen argiteriaren matxurak, kale altzarien konpondu beharrak, errepideak edo espaloien arazoak edo bestelako gorabeherak, ez dezala zalantzarik izan horren berri emateko.

Nola bidali daiteke inzidentzia, udalak zuzenean jaso eta ahalik eta azkarren erantzun dezan? AretxabaletaKLIK aplikazioa deskargatzeko helbidea

Helbide horretan aurkituko duzu AretxabaletaKLIK aplikazioa zure mugikorrera deskargatzeko aukera, IOS zein ANDROID gailuentzat erabilgarri dagoena.

Aplikazio berri honek lehen zegoen Aretxabaletapp ordezkatzen du; beraz, zaharra ezabatu eta berria deskargatu beharko duzu.

Deskarga egin ondoren:

  1. Erabiltzaile-kontu bat sortu eta profila osatu.
  2. Kontua behar bezala sortu dela baieztatzeko mezu elektroniko bat jasoko duzu.
  3. Ondoren, aplikazioan zure erabiltzaile-izen eta pasahitzarekin sartu.

Behin barruan zaudela, goiko ezkerreko menuaren botoia sakatuta “Inzidentziak” izeneko atala ikusiko duzu. Gainean sakatu eta inzidentziak bidaltzeko leihoan sartuko zara, eta han: datuak bete, inzidentziaren azalpena idatzi, eta argazki bat gehitu ahal izango duzu.

Horrela, abisua zuzenean udalarengana iritsiko da.