Zuzenenko formakuntza KZgunean

2020/05/15

KZgunean formakuntza-modalitate berri bat martxan jarriko dute: zuzeneko formakuntza, bideo-deien bidez, talde txikietan.

Formakuntza mota hori eskatzeko ondorengo inprimakia bete beharko da: https://bit.ly/3bdmqqd 

Horrela, interesdunek beren informazio pertsonala eta harremanetarako informazioa,  lehentasunezko ordutegia eta hizkuntza eta eskuragarri dauden ikastaroetan izena non eman nahi duten adierazi beharko dute.

KZguneko arduradunak talde murriztuak osatzeaz arduratuko dira- 4/6 pertsona -, eta ikastaroaren hasieraren berri posta elektronikoz emango dute.

Zerbitzuari buruzko beste edozein kontsulta egiteko, interesdunek 945 016 100 telefonora deitu edo helbide elektronikora idatzi dezakete.