Ibilgailu klasikoen topaketa larunbatean

2019/10/23

 

Ibilgailu klasikoak Herriko plazan elkartuko dira larunbatean. Udalak eskatuta, Goiena Classic Club taldeak antolatu du bigarren aldiz topaketa hau. Lehenengoa 2016an egin zuten.

25 urtetik gorako autoak eta motorrak izango dira protagonistak larunbateko topaketan. 9.00etan harrera egingo diete parte-hartzaileei eta 11.00etan, ibilbidea hasiko da. 12.00etan Herriko plazara bueltako dira herritarrek ibilgailuak bertatik bertara ikus ditzaten.