Ibarrako zelaian argiztapen berria jartzeko lanak hasi dira
  
  
    2021/04/13
  
  
Ibarrako futbol zelaiaren argiztapena ordezkatzeko lanak astelehenean hasi ziren. Tecuni enpresa arduratzen da Led argi berri hauek instalatzeaz, kontsumo elektrikoan %56,60 aurreztea ahalbidetuko dutenak.
Ibarrako zelaiaren argiteriak 19 metroko lau dorre ditu, bakoitzak sei proiektorekin. Ekipamendu horren ordez, 16 led proiektagailu jartzen ari dira, eta bakoitzak 1.500 Wko potentzia izango du; guztira, 24 KW.
Argiaren erabilera funtzionalagoa eta arrazionalagoa izan dadin, proiektore berriek erregulazio sistema bat izango dute, beharren arabera (entrenamenduak, partidak…) sei eszena edo posizio desberdin jartzeko aukera emango duena.
