Ibarra kiroldegi aurreko aisialdi gune berriaren lanak hasiko dituzte astelehenean

2026/01/16
Aretxabaletako Udalak jakinarazten du astelehenean hasiko direla Ibarra kiroldegiaren aurreko berdegunea eraldatzeko obrak.

Proiektu hau herritarren parte-hartze prozesu baten emaitza da, eta helburua aisialdirako gune moderno eta jasangarri bihurtzea da.

Zer egingo da?

Guztira 3.969 m²-ko eremua egokituko da, aisialdirako aukera ezberdinak eskainiz:

  • Ur-jolasen parkea: Sakonerarik gabeko ur-parke bat, udako egun beroetan haur eta gazteek goza dezaten.
  • Pik-nik eremua: Mahai eta atsedenlekuekin.
  • Jolas librerako gunea: Soropil eremu zabala.
  • Zerbitzuak: Komun autogarbigarri bat eta landaketa berriak egingo dira paisaia hobetzeko.

Egutegia eta Aurrekontua

  • Obra hasiera: 2026ko urtarrilaren 19an (astelehena). Aste honetan itxiturak jartzen hasi dira.
  • Iraupena: 5 hilabete (2026ko maiatzean amaitzea aurreikusten da).
  • Inbertsioa: 573.661,00 €
  • Egileak: Lur Paisajistak S.L. (Iñigo Segurola eta Jon Muñiz).