Hondakinen atez ateko bilketa sistema berria

2014/03/06
Aretxabaletako Udalak hondakinen bilketa sistema berria martxan jartzeko hartutako erabakiaren aurrean herritarrak informatzeko Martxoan zehar bilera desberdinak egigo dira herriko gune bakoitzarentzat.

Kaletarrekin bilerak, martxoak 5ean hasiko ditugu eta emango zaien informazioa hurrengokoa da:

Aretxabaletako udalak hondakinen bilketa sistema berria martxan jartzeko hartutako erabakiaren aurrean herritarrak informatzeko Martxoan zehar bilera desberdinak egingo dira herriko gune bakoitzarentzat. Portal edo atari bakoitzean jarriko den bandoaren bidez jakinaraziko da kale edo auzo horri dagokion bilera eguna. Ezin badu portalburuak etorri beste ordezko bat bidali beharko luke.

Bertan bilketa sistema berriaren funtzionamendua azalduko da, hondakin atal bakoitza nola atera beharko den, zein ordutegitan, etab. Bilera hauetan atari bakoitzarentzat karpeta bat banatuko da beraiei dagokien bilketa puntuaren proposamenekin eta formulario batekin. Horregatik atari bakoitzeko ordezkari bat gutxienez etortzea eskatzen da.
 
Karpeta jasotakoan atari bakoitzean bilera egitea eskatzen da karpetan aurkituko duten formularioa atariko etxebizitza guztien artean bete ahal izateko. Bertan zehaztu ahal izango du atari bakoitzak esekitokiaren kokapenarekin ados dagoen edo ez. 15 egunen bueltan, portaleko bizilagunek, Udalari proposatu ahal izango diote beste kokapen proposamen bat.
Era berean papera eta kartoia ateratzeko atarirako edukiontzi komunitarioarekin edo etxebizitza bakoitzak bere ontzi indibidualerik funtzionatzea nahiago duten aukeratu ahal izango dute.
 
Aldi berean martxoaren 3tik 28ra Arkupe kultur etxean Aretxabaletako planoz osatutako erakusketa bat egongo da herritar guztientzako zabalik. Bertan herri osoko bilketa puntuak zeintzuk izango diren ikusi ahal izango da. 
 
Herritarren bilerak bukatzean komertzio eta industriari ere bilera deialdia egingo zaie beraientzako bilketa sistemak nola  funtzionatuko duen azaltzeko.
 
Herritarren bilera guztiak Arkupe kultur etxean izango dira. Jarraian zehazten dira kale/auzo bakoitzarentzat eguna, lekua eta ordua. Egun bakoitzean bat gazteleraz eta bestea euskaraz egingo dira bakoitzak nahi edo ahal duenera etortzeko.

Eguna/Ordua/TokiaKalea/Auzoa

OTSAILAK 27

10:00 Zaraia Aretoan GAZTELERAZ

18:30 2. solairuan  EUSKARAZ
Landa auzoetako bizilagunak

MARTXOAK 5

10:00 Zaraia Aretoan EUSKARAZ

18:30 Zaraia Aretoan GAZTELERAZ
Otalora kalea, Guridi kalea, Iparragirre kalea, Sarasate kalea, Lausitta kalea, Bedarretako S.M

MARTXOAK 6

10:00 Zaraia Aretoan EUSKARAZ

18:30 2. solairuan GAZTELERAZ
Basabe Bidea, Durana kalea, Iturrizar plaza, Santakurtz kalea, Murubide Plaza, Herriko Plaza

MARTXOAK 10

10:00 Zaraia Aretoan GAZTELERAZ

18:30 Zaraia Aretoan EUSKARAZ
Belorrieta auzoa, Mitarte Kalea, Andra Mari Auzunea, Errekabarren kalea, Ilargi Plaza,  Iralabarri plaza

MARTXOAK 11

10:00 Zaraia Aretoan EUSKARAZ

18:30 2. solairuan GAZTELERAZ
Araba Ibilbidea, Loramendi kalea, Solohandi kalea

MARTXOAK 12

10:00 Zaraia Aretoan GAZTELERAZ

18:30 Zaraia Aretoan EUSKARAZ
Bizkaia Kalea, Gipuzkoa Plaza, Nafarroa kalea, Zaraia kalea, Gorbeia Kalea, Aralar kalea, Bainuetxe kalea, Markole Auzoa

MARTXOAK 13

10:00 Zaraia Aretoan GAZTELERAZ

18:30 2, solairuan EUSKARAZ
Txarapea Ibilbidea

MARTXOAK 19

11:00 Zaraia Aretoan
INDUSTRIA

MARTXOAK 19

15:00 Zaraia Aretoan

KOMERTZIOAK