Hiri hondakin solidoen bilketari buruzko herri kontsulta

2015/12/04
2016ko urtarrilak 24

Herritar guztiei jakinarazten zaie hiri hondakinak biltzeko sistemari buruzko kontsultan erabiliko den hautesleen errolda jendaurrean egongo dela abenduaren bederatzitik abenduaren hamabost arte herritarrek erroldan ageri diren beren datuak zuzenak direla egiaztatzeko eta, horrela ezean, erreklamazioa aurkezteko.

Kontsulta egunean egongo diren mahai, hautesleku eta sekzioen zerrenda ere jendaurrean jartzen da lehen aipatu den epean.