Hezkuntza sareen arteko elkarlana sendotzeko prozesua martxan da

2025/09/29

Aretxabaletako eta Eskoriatzako udalek bultzatutako prozesu berria abiatu da, herrietako hezkuntza eragileen eskaerari erantzunez. Helburua da bi herrietako hezkuntza sareen arteko elkarlana indartzea eta elkarren artean koordinazio eraginkorragoa lortzea.

Prozesuak abendura arte iraungo du, eta hainbat bilera aurreikusi dira. Lehenengo bilera maiatzean egin zen, gehienbat hezkuntza formaleko ordezkariekin. Bigarren saioa, berriz, irailaren 24an izan zen Eskoriatzako Kultur Etxean, eta bertan bi herrietako 27 eragilek hartu zuten parte, hezkuntza ez formaleko ordezkariak barne. Saio honetan, lehen bilerako emaitzak partekatu ziren, ekarpenak eta oniritzia jasotzeko asmoz.

Hurrengo urratsa bi herrietan hezkuntza arloan dauden hutsuneak identifikatzea izango da, horretarako diagnostiko bat eginez. Ondoren, erronka nagusiak zeintzuk diren zehaztu eta horiei erantzuteko lehen urteko plana diseinatuko da. Amaitzeko, hezkuntza sareak izan beharreko koordinazio eta funtzioak zehaztuko dituzte.

Lehen bilera irailaren 24an egin zen Eskoriatzako Kultur Etxean. Bertan, bi herrietako 27 eragilek parte hartu zuten, hezkuntza formaleko zein ez formaleko ordezkariak barne.