Hasi dira Aozaratzako bidegorriko zubi berria eraikitzeko lanak
Aretxabaletako Udalak jakinarazten du Azatzako bidegorrian dagoen egurrezko zubia ordezkatzeko lanak laster hasiko direla. 2007an eraikitako zubi hori egoera txarrean dago 2022tik, eta segurtasun arrazoiengatik itxita egon denez, ezinbestekoa da egitura berri bat jartzea aisialdi gunearen irisgarritasuna bermatzeko.
Proiektuaren xehetasunak
Zubi zaharraren egoera kaskarra dela eta Udalak pasabidea eraitsi eta berri bat eraikitzea erabaki du. Helburua da oinezkoentzako bide seguruagoa eskaintzea, gaur egungo errepide ondoko ibilbide alternatiboa saihestuz.
- Enpresa esleipenduna: Prefabricados y Construcciones Modulares de Madera, S.L. (kontratua 2025eko ekainean sinatua).
- Lanak: Zubiaren proiektua idaztea, hornidura, instalazioa eta obra zuzendaritza.
Egutegia eta iraupena
- Obra hasiera: 2026ko urtarrilaren 22an.
- Obraren epea: 30 lan egun.
Ohar garrantzitsua
Obrak iraun bitartean, inguruan joan-etorriak egiterakoan arreta handiz ibiltzeko eta seinaleak errespetatzeko eskatzen zaie herritarrei.

