Haron gertatutako erailketa matxista gaitzesten du Udalak

2025/05/09

Aretxabaletako Udalak Haron eman zen erailketa matxista gaitzesten du eta haren senide eta hurbilekoei babesa eta hurbiltasuna adierazi nahi die. Indarkeria matxistak, Euskal Herrian, 2003tik 128 emakume eta 12 adingabe hil ditu. Hau ez da ekintza bakan bat, arazo estruktural bat delarik. Horregatik, Udalak adierazten du gaur 19:30etan herriko plazan egingo den elkarretaratzean parte hartuko duela.

Erasorik ez, erantzunik gabe!