Gurutze Mujikaren erakusketa ikusgai dago Arkupen

2020/11/13

Gurutze Mujika da Arkupen hilaren amaierara arte ikusgai egongo den
erakusketaren protagonista. Eskarmentu handiko margolari honek
udazkeneko eta neguko paisaien kolorea darama bere margolanetara,
bere lanen zati handi baten ezaugarri baitira. Bederatzi obra, horietako sei
formatu handikoak, ikus daitezke Areantza auzoan bizi den artista
besaindar honen erakusketan.