Gure txaloak zuretzat! ekimena

2020/05/19

Gaztematika, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta udalek lurraldeko haur, nerabe eta gazteen sustapenerako sareak, GURE TXALOAK ZURETZAT!!! ekimena antolatu du.

Ekimen honen bitartez, haur, nerabe eta gazteei egin duten, eta egiten ari diren ahaleginaren errekonizimendu bat egin nahi da. Ordu asko ematen dituzte etxean, eta gaur gaurkoz oraindik ordubete irteteko aukera bakarrik dutela ezin da ahaztu.

Horregatik, Gure txaloak zuretzat.ekimenaren bitartez alarma egoeran haurren, nerabeen eta gazteen bizipen onak erakusgai jarri nahi dira irudi zein testu bidez (argazki, collage-a, historia laburra, etab).

Maiatzaren 31ra arte egongo da ekimena zabalik. Epe hori amaitzean, aurkeztutako lanak erakusgai jarriko dira eta behean ageri den webgunean eta sare sozialetan #gazteakIrteten traolarekin.

Partehartzaileentzat sariak banatuko dira zozketa bitartez

Hona hemen izena emateko link-a eta baldintzak.

https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/kulturadigitala/guretxaloakzuretzat

Sariak: 90€ko kultur bonoak izango dira