Gune berdeen zaintza eta bizikidetza

2026/06/24

Azken egunotan, urte luzez itxaron ondoren, ur-txorroak martxan jarri ditugu, horretarako inbertsio ekonomiko garrantzitsua eginez. Era berean, paisajista baten laguntzarekin, belargune berriak sortu eta egokitu ditugu, herritar guztiek —haurrek, gazteek zein helduek— beren espazio berdea izan dezaten: atseden hartzeko, etzanda egoteko, irakurtzeko, jolasteko edo naturaz gozatzeko.

Hala ere, egindako ahalegin horiek guztiek ezin dute espero dugun emaitza eman guztion ardura eta konpromisorik gabe. Egokitutako belarguneetan dagoeneko txakur-gorotz ugari agertu dira, eta eremu horietan aisialdirako erabiltzen dituzten

Horren harira, gogorarazi nahi dugu Ur Txorroten parkean eta hura inguratzen duen berdegune osoan debekatuta dagoela txakurrak sartzea, eta hori argi eta garbi adierazita dagoela parkera sartzeko dauden lau sarbideetan jarritako karteletan. Arau hori errespetatzea ezinbestekoa da espazio horien garbitasuna, kontserbazioa eta erabiltzaile guztien ongizatea bermatzeko.

Bestalde, ur-txorroen inguruan sortutako plastiko-hondakinak —bereziki globoen hondarrak— arazo nabarmena bihurtu dira. Plastiko horiek kalte egiten diote ingurumenari, eta belarguneen kalitatea zein garbitasuna nabarmen hondatzen dituzte. Gainera, belarraren artean sakabanatzen diren plastiko-zati txikiak kentzea oso zaila da; horrek garbiketa-lanak handitzea dakar, baliabide publiko gehiago erabiltzea eskatzen du eta, ondorioz, guztion diruarekin ordaindu beharreko kostu gehigarriak sortzen ditu.

Horregatik, ahal den neurrian globoak ez erabiltzeko eskatzen diegu herritarrei, sortzen dituzten hondakinak biltzea eta guztiz kentzea oso zaila baita, eta ingurumenari nahiz espazio publikoen mantentze-lanei kalte egiten baitiete.

Horregatik guztiagatik, herritar guztiei dei egiten diegu arduraz joka dezaten, espazio publikoak kontzientziaz erabiliz eta bizikidetza errespetuan oinarrituta sustatuz. Guztion ardura da gure herria garbi, zainduta eta guztiontzat atsegin eta bizigarri mantentzea.