GOIAZ! azokak Debagoieneko Lanbide Heziketako eskaintza erakutsiko du

2022/04/04
Asteazken eta ostegun honetan egingo da Arrasateko Garaia Parke Teknologikoan.

Aurten bai, Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuaren laguntzarekin urtero antolatu ohi duen GOIAZ! Lanbide Heziketaren Azoka egingo da. Apirilak 6 eta 7an egingo da, 14.edizioa. Aurten baina, leku berrian egingo da: Arrasaten, Garaia Parke Teknologikoan. Bi urteko etenaldiaren ostean, berriro ere Lanbide Heziketaren Azoka presentziala berreskuratuko da.

GOIAZ! Azokaren helburu nagusia da, prestakuntzaren garrantzia azpimarratzea, Lanbide Heziketa ezagutzera ematea eta lan-merkaturako balizko aukera bezala aurkeztea; bereziki gazteei, baina baita langile, guraso eta orokorrean herritarrei ere. Stand-ak bisitatzeko eta zalantzak argitzeko aukera paregabea.

Eskualdeko formazio eskaintza eta bereziki, Lanbide Heziketa ezagutzeko aukera izango da bertan. Debagoieneko Lanbide Heziketako 7 ikastetxeek partehartuko dute; baita Bastida Akademiak, HHI-EPAk, Bizikasik, Lanekik, Mankomunitateak eta udalek ere beren informazio-mahaiak izango dituzte.

BISITA ORDUTEGIA:

  • APIRILAK 6, ASTEAZKENA: 9:00 – 20:00
  • APIRILAK 7, OSTEGUNA: 9:00 – 14:00

Azokako informazio mahaiez gain, bi hitzaldi eta tailer bat ere antolatu dira, apirilaren 6, asteazkenerako. Hitzaldiak Garaia Parke Teknologikoko Muru gelan izango dira (Goiru 1, Arrasate)

EGITARAUA:

  • 16:30 – LH eta ENPRESA: “LANBIDE HEZIKETA ENPRESEI AZALDUTA”

Ezagutu Lanbide Heziketaren gakoak eta potentziala (praktikak, LH duala, proiektuak,…)
Hizlaria: Kepa Altube Eraña – Ikaslan Gipuzkoa-ko koordinatzailea

  • Jarraian, Lanbide Heziketako ikastetxeen informazio-mahaiak bisitatu ahal izango dira eskaintza ezagutzeko. Izen ematea HEMEN edo telefonoz (943 79 30 90)
  • 18:00 – SOLASALDIA: “Nik ere Lanbide Heziketa aukeratu dut”

Gurasoei eta Lanbide Heziketan interesa dutenei zuzenduta.
Ikasleen esperientziak ezagutu eta zalantzak argitzeko.

  • Ikastetxeen informazio-mahaiak bisitatu ahal izango dira. Eta solasaldiaren ostean luntxa egongo da.

Izen-ematea HEMEN edota telefonoz 943 79 30 90 Tailerra Arizmendi Ikastolako Osasun Larrialdiak zikloko ikasleek emango diete HHI-EPAko ikasleei, RCP eta inmobilizazio tailerra izango da.