Gipuzkoako hondakinen eredua Europako Legebiltzarrean

2013/03/14
Iñaki Errazkin Gipuzkoako ingurumen diputatuak, Europako Legebiltzarrean aurkeztu ditu lurralde horretan hondakinen kudeaketan lortzen ari diren emaitzak.

Aurkezpena Zero Waste Europek Berdeen taldearekin elkarlanean antolatutako Toward Zero Waste jardunaldiaren baitan egin da.

Bilkuran konbidatuen artean izarra Janez Potocnik Europako Ingurumen komisario izan da, zeinak Gipuzkoako esperientzia ‘adierazgarria’ eta ‘garrantzitsua’ dela esan baitu, eta gainerako herrialdeei ‘ikasteko’ balio diezaiekeela.

Informazio guztia hemenErrazkinen mintzaldia bideoz ere ikusgai.