Gidabaimenak Euskaraz ekimenak ekimen berria jarri du martxan

2026/06/22
Gidabaimenak Euskaraz-ek bi ziklomotor elektriko zozkatuko ditu euskaraz gidabaimena prestatzen eta egiten dutenen artean.

Helburua argia da: euskaraz gidabaimena ateratzeko hautua sustatzea eta gero eta ikasle gehiagok bide hori aukeratzea.

Nork har dezake parte?

  • 15 urtetik gora izatea
  • 2026ko urtarriletik abenduaren 3ra bitartean parte hartzea
  • Gidabaimenaren azterketa eta prestakuntza teorikoa euskaraz egitea

Azterketa euskaraz egin dela egiaztatzeko ziurtagiria eskatuko da. Baldintza hori bete ezean, parte-hartzaileek 3 hilabeteko epea izango dute zozketaren ondoren egiaztapena aurkezteko.

Euskaraz, aukera erreal bat

Gaur egun, gero eta autoeskola gehiagotan dago aukera gidabaimena euskaraz prestatu eta egiteko, material eta baliabide eguneratuekin. Ekimen honen bidez, aukera hori are gehiago indartu nahi da.