GENOZIDIOARI STOP!

2025/09/23
Irailaren 26an argazki erraldoia Palestinaren alde.

Aretxabaletako Udalak bat egingo du irailaren 26rako egindako deialdiarekin. Elkartasun ekimena antolatu da, argazki erraldoia aterako da 19:00etan, herriko plaza azpian. 

Ekimen honen bitartez, Palestinak bizi duen egoera salatu eta herri elkartasuna adieraziko zaio. Aretxabaletako Udalak elkartasun argazkia ateratzera deitu nahi ditu herritar guztiak. 
GENOZIDIOA STOP! Atxabalta Palestinarekin