Genero ikuspegia kontuan hartzen duen hirigintzaren diagnosia

2011/12/15
Aretxabaletako berdintasun zerbitzua, Emakunderen laguntzarekin eta udaleko beste arlo batzuekin batera genero ikuspegia kontuan hartzen duen hirigintzaren diagnosia egiten ari da.

Proiektu honen barne, gauza ezberdinak egingo dira herrian: Tailerrak, elkarrizketak, galdetegiak…guztiak ere egin nahi den diagnosia ahalik eta irekiena izan dadin.

Abenduaren 19tik aurrera herriko leku ezberdinetan Aretxabaletako herritarrak, galdetegi batzuk betetzeko aukera izango dute, eta bertan irisgarritasuna, mugikortasuna, zerbitzu eta hornidurak, segurtasuna edo segurtasun eza edota emakumeen adierazpen sinbolikoaren inguruko galderak jasotzen dira. Galdetegi hauek anbulategian, udaletxean, Arkupe kultur etxean, ludotekan, gaztelekuan edota Zainduz ginasioan aurkituko dira.

Aretxabaletako Udaleko web orrian ere badago galdetegia deskargatzeko aukera  (deskargatu hemen).

Hala ere guzti honen inguruan iritzia eman edota ekarpenak egiteko interesa duten pertsona guztiak gonbidatuak daude 20an Arkupe kultur etxean arratsaldeko seietan izango den bilera-tailerrera.