Geltoki plaza estalia (Basabeazpi)
2025/12/02
Aste honetan behin-behineko karpa bat jarri da Basabeazpiko patioan. Karpa hori bertan egongo da plaza eta estalki berriaren proiektua amaitu eta gauzatu arte. Proiektu horren helburua da ikastolako patioa handitzea eta estalki bat jartzea, ikasleek jolastokiko orduetan aterpe izan dezaten, eta herritar guztiek ere erabili ahal izan dezaten gainerako orduetan.
Proiektuaren barruan eremu osoaren berritze lanak egingo dira, umeentzat jolas-gune eta espazio egokiak sortuz. Lanketa hori 2026. urtearen hasieran hasiko da, eta bertako komunitatearekin elkarlanean garatuko da, proiektuan behar bezala islatu dadin.
