Gaztelekuko udako eskaintza

2025/06/16
Gaztelekua uda honetarako proposamen berritzaile batekin dator. Aretxabaletako eta Eskoriatzako 12 eta 16 urte bitarteko nerabeei udaz gozatzeko kanpaldi formatuko egonaldia eskainiko die.

Orain arte udako programa bi zatitan banatzen zen, Udaero (eguneko irteerak) eta Gaztekonkis (egonaldi laburra). Azken urteetan egonaldiak arrakasta gehiago izan duenez nerabeen artean, formatua berritu eta luzatu egin da.

Gazteabentura Eskoriatza eta Aretxabaletako nerabeentzat antolatutako 4 gau eta 5 eguneko udalekuak dira. Lehen hiru egunetan Gaztekonkis formatuan egiten zen talde-lehia egingo da eta, hurrengo bi egunetan, ekintza ezberdinak egingo dira: Garaio pantanoan ur-ekintzak, Gebarako gazteluan izarrei begira lo egin, jolasak, gaubelak… eta askoz gehiago!!

  • Data: Uztailaren15etik 19ra
  • Lekua: GaraiOn, Ozaeta
  • Prezioa: 65€
  • Izena ematea: Gaztelekuan edo 688 843 815 telefonoan

Izen ematea ekainaren 22an amaituko da.