Gazteentzako jolasak, jarduera anitzak eta musika Aretxabaletan udan (uztailean eta abuztuan).
Aretxabaletako Udalak, Kale-Hezitzaileen bitartez, 11 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekimen erakargarri bat jarriko du martxan: jolasak, jarduera ezberdinak eta musika uztartzen dituen astez asteko espazio bat.
📅 Asteazkenero
⏰ 11:30etik 13:30era
📍 Monjetan (Errekabarren kalea)
Ekimen honen helburua da gazteei aisialdi osasuntsu eta parte-hartzailea eskaintzea udan, sormena, elkarbizitza eta talde-lana sustatuz.
Aretxabaletako Kale-Hezitzaileek dinamika dibertigarriak eskainiko dituzte, talde-lana, adierazpen artistikoa eta pentsamendu kritikoa lantzeko, betiere giro seguru eta atseginean.
"Gazteek beraien espazioa izan dezaten nahi dugu: adierazteko, partekatzeko eta ondo pasatzeko", adierazi dute hezitzaileek. Jarduera doakoa da eta ez da aldez aurretik izena eman behar.
Informazio gehiagorako, jarri harremanetan Aretxabaletako Kale-Hezitzaileekin (zerbitzupsikosoziala.lorratz@gmail.com)