Gasteizen gertatutako hilketa matxista gaitzesten du Udalak

2023/05/29

Aretxabaletako Udalak maiatzaren 28an, Gasteizen egon den 32 urteko emakume baten erailketa matxista irmoki gaitzesten du eta haren senide eta hurbilekoei babesa eta hurbiltasuna adierazi nahi die.

Indarkeria matxistak Euskal Herrian 2003tik 119 emakume eta 11 adingabe hil ditu.

Hau ez da ekintza bakan bat, arazo estruktural bat delarik. Gainera, hilabete honetako bigarren erailketa matxista da. Horregatik, Udalak adierazten du maiatzak 29an, astelehena, 19:00etan herriko plazan egingo den elkarretaratzean parte hartuko duela.

Erasorik ez, erantzunik gabe!

Gasteizen gertatutako hilketa matxista gaitzesten du Udalak