Gabonetako parkerako begiraleak behar dira
Datorren urtarrilaren 2an eta 3an Gabonetako parkea egingo da Aretxabaletako Ibarra kiroldegian. Urtero bezala, parkeko ordutegia 11:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara izango da.
Begiraleen eginbeharrak eskulan tailerrak antolatu, puzgarrietarako txandak eta zainketa antolatu, sarrerak saldu eta parkea garbi mantentzea izaten dira.
Guztira 13 begirale behar dira eta horietatik 3 berriak izatea bermatu behar dugu, beraz, lehen 13ak denak aurreko urtean egondakoak badira, azken 3ak kanpoan geratu eta berrien artean, puntuazio altuen duten lehen 3ak sartuko dira.
Begirale izateko kurrikulumak jarraian ageri den helbidean jasoko dira: gazteria@aretxabaleta.eus
Kurrikulumak jasotzeko azken eguna abenduaren 2a izango da.
Hona hemen bete beharreko baldintzak:
- Ezinbestekoa izango da euskaraz hitz egiten ondo jakitea.
- 18 urte beteak izatea.
Puntuazioa:
- Monitore titulua izatea 5 puntu.
- Monitoretza titulua ikasten egotea 3 puntu.
- Magisteritza ikasita edo ikasten egoteagatik 3 puntu.
- Aretxabaletako udaleku irekietan begirale izateagatik urte bakoitzeko 1 puntu.
- Gabonetako parkean begirale izateagatik urte bakoitzeko 2 puntu.
- Euskara C1 titulua: 1 puntu.
