Gabonetako parkerako begiraleak behar dira

2023/11/29

Urtarrilaren 3an eta 4an izango da, Ibarra kiroldegian. 3-12 urteko haurrei zuzenduta. Parkeko ordutegia, goizez 11:00-13:00etara eta arratsaldez 17:00-20:00etara izango da.

Parkean lan egingo duen begirale taldearen ardurak ondokoak izango dira: eskulanak antolatzea, puzgarrien txandak kudeatzea, sarrerak saltzea eta instalazioak garbi eta ordenean egon daitezen bermatzea.

Begirale izatea nahi duten gazteek kurrikuluma ondoko emailera bidali beharko dute abenduaren 11a baino lehen: gazteria@aretxabaleta.eus

Hona hemen parkean begirale izateko ezinbesteko baldintzak:

  • 18 urte beteta izatea
  • Euskarako B2 maila izatea.

Baloratuko da:

  • Ikasketak: 3 puntu. Magisteritza, pedagogia, haurrekin zerikusia duten ikasketak egiten egotea edo amaituta izatea.
  • Monitore titulua: 3 puntu.
  • Gabonetako parkean esperientzia urte bakoitzeko: 2 puntu.
  • Aretxabaletako udaleku irekiak urte bakoitzeko: 1 puntu.
  • Udaleku itxiak urte bakoitzeko: 0,5 puntu (praktikaldiek ez dute kontatzen)
  • Euskararen C1: 1 puntu.

Aretxabaletako gazteek lehentasuna izango dute.