Gabonetako parkerako begiraleak behar dira

2016/12/05
Urtarrilaren 3an eta urtarrilaren 4an ospatuko da Gabonetako Parkea Aretxabaletako Ibarra kiroldegian. 3-12 urteko haurrei zuzenduta dago parkea eta eskulan, puzgarri, wii-az gozatzeko aukera izango dute etxeko txikiek. Ordutegia: goizez 11:00-13:00etara eta arratsaldez 17:00-20:00etara. Eta, horretarako, begirale bila gabiltza. Hain zuzen, 13 begirale behar ditugu.

Kurrikulumak utzi Aretxabaletako Udalean edo bidali helbidera.

Azken eguna: abenduaren 21a.

Hona hemen parkean begirale izateko baldintzak:

  • Ezinbestekoa izango da:

- 18 urte beteta izatea
- Euskaraz ondo jakitea

  • Baloratuko da:

1.- Ikasketak: 3 puntu. Magisteritza, pedagogia, haurrekin zerikusia dutenak.
2.- Monitore titulua: 5 puntu.
3.- Gabonetako parkean esperientzia urte bakoitzeko: 2 puntu.
4.- Aretxabaletako udaleku irekiak urte bakoitzeko: 1 puntu.
5.- Udaleku itxiak urte bakoitzeko: 1 puntu.
6.- EGA: 1 puntu.

Aretxabaletako gazteek lehentasuna izango dute.