Foru Aldundiko udalekuak eta Gazte Oporraldiak programarako izen-emate kanpaina

2023/03/20

7 eta 13 urte bitarteko haurrentzako (2010-2016an jaiotakoak) Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero antolatu ohi duen udalekuak, eta 14-17 urteko gaztetxoei zuzendutako gazte oporraldi kanpaina zabalik daude.

UDALEKUAK

Udalekuen eskaintza honako leku hauetara izaten da, zazpi egunetako txandetan: Zuhatza, Barria, Lapurreketa, Zarautz, Hondarribia, Bertiz, Orio, Legasa…

Izen-ematea zabalik dago gaurtik martxoaren 28ra arte.

Eskaerak banaka edo taldeka egin daitezke (gehienez ere 3 neska/mutileko taldetan)

Zozketa: apirilaren 17an izango da.

Bi bide hauetako bat erabili ahal izango dira izena emateko:

  • Internetez: www.gipuzkoangazte.eus/ udalekuak
  • Aretxabaletako udal Gazteria zerbitzua: Astelehen eta asteazkenetan, 9:00etatik- 15:00etara.
  • Telefonoa: 943 71 18 62.
  • Emaila: gazteria@aretxabaleta.eus

GAZTE OPORRALDIAK

14 eta 17 urte bitarteko nerabeei zuzendutako programa da (2006-2009 urte bitartean jaiotakoak). Zarautz (Surf) Hondarribia (Antzerki) Araba (Gazte-Rock programa), Baztan (udaleku ibiltariak), Doneztebe, Piles (Valencia), Calnegre (Murtzia) dira, besteak beste, eskaintzen diren lekuak. Zazpi, hamar, hamaika, edo hamabi egunetako udalekuak izan daitezke.

Izen ematea gaurtik martxoaren 28ra arte egongo da zabalik.

Hemen ere izen ematea, banaka, binaka edo hirunaka izan daiteke.

  • Internetez: www.gipuzkoangazte.eus/ gazte-oporraldiak.
  • Aretxabaletako Udal Gazteria zerbitzua: Astelehen eta asteazkenetan, 9:00etatik- 15:00etara.
  • Telefonoa: 943 71 18 62
  • Emaila: gazteria@aretxabaleta.eus.