Foru Aldundiko udako kanpaina: udaleku itxien izen ematea martxan

2013/03/15
Zuhatza, Zarautz, Barria, Lapurreketa, Gorliz, La Arboleda...

ZOZKETARAKO IZEN EMATEKO DATAK:

Noiz: martxoaren 14tik 24ra.
Non: Aretxabaletako gazteria zerbitzuan (Udaletxea)
  • Astelehenetan: 10:00-13:00/14:00-17:00
  • Asteazkenetan: 10:00-13:00/14:00-17:00
  • Ostiralak : 9:00-15:00

Apirilaren 8 eta 9an erreklamazioak egin ahal izateko, zozketarako onartutakoen izenak jarriko dira eskaera aurkezteko izendatutako tokietan eta Interneten.

 

BEHIN BETIKO IZEN EMATEA

Zozketaren emaitzak aipatutako bulegoetan eta Interneten agerian jarriko dira.
Zozketan plaza lortu dutenek behin betiko izena ematea apirilaren 15etik 22ra egin beharko lukete.
Behin betiko izena emateko epea bukatu denean, zozketan plaza lortu duen norbaitek izenik emango ez balu, plaza horri uko egiten diola ulertuko dugu.