Familia irteerak mendira.

2015/11/23
Aretxabaletako guraso foroa eta Murrukixo mendi taldearen eskutik. Ekimen honekin, haurren mendizaletasuna bultzatu nahi da batetik, eta bestetik, ikastetxe desberdinetako haurrak eta familiak gerturatu.

Mendi irteerak hilean behin egingo dira.

Goizeko 10:00etan Herriko Plazatik irten eta 13:00etan itzuliko dira.

Parte hartzeko ez da izenik eman behar.

Hona hemen egutegia:

Abenduak 19: Apotzaga-Gellao

Urtarrilak 16:Muruko barrenak

Otsailak 13: Muru

Martxoak 5: Areantzako elurzuloa

Apirilak 9: Kurtzetxiki

Maiatzak 7: Aitzulo

Ekainak 4: Asentzio